2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 918. lurzatian. Hasierako onespena
Zubietako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa bat, behin betiko onespena bihurtuko dena baldin eta erakustaldi publikoan alegaziorik ez badago. Zubietako 4. poligonoko 918. lurzatiaren xehetasun-azterketa da. Lurzati horren jabeak dira Julen Santesteban Bendoiro, Manuel Santesteban Loyarte eta M.ª Carmen Bendoiro Ormaechea.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Zubietan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2417662