2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, bete daitezen administrari-ofizialaren hamaika lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez
Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 28an hartu erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, administrari-ofizialaren hamaika lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Eguesibarko Udalaren zerbitzura jarduteko.
Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialaren hamaika lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozedurari.
1.2. 2024rako udal plantilla organikoa onetsi zen hasiera batez 2024ko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, eta gero behin betiko onetsi zen ekainaren 26an egindako osoko bilkuran (2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa); bertan ezarri zen barne igoerako hautapen prozedura bat plantilla organikoaren administrari laguntzailearen 2.4, 2.5, 2.6, 2.7, 2.8, 3.3, 3.5, 4.5, 6.9, 6.10 eta 6.11 lanpostuak C mailako administrari-ofizial bihurtzeko administrari-ofizialek dituzten ordainsari osagarriekin. Hori egiteko, dagozkion hautaproben deialdia eginen da, 215/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluari jarraikiz. Maila horretan sartzeko arrazoia da dagokien lanean egin behar izatea goragoko mailari dagozkion zereginak.
1.3. Hautaprobak gainditu ondoan aipatu lanpostuan aritzeko izendatzen diren izangaiak C mailan/taldean sartuko dira eta plantilla organikoan maila edo talde horretarako ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, oraingoen ordez, hots, 2024ko plantilla organikoan ezarritakoak, % 28,21eko lanpostuko osagarria eta % 15eko mailako osagarria.
1.4. Mailaz igoko dira prozedura gainditu eta deialdiko lanpostu-kopuruan sartzen diren izangaiak.
1.5. Mailaz igo direnek jatorrizko zerbitzuari edo arloari atxikirik segituko dute; deialdiko maila eta kategoriari, eta eskatutako ikasketei egokitutako eginkizun eta lanetan ariko dira eta, maila berriari dagozkion eginkizunez gain, ordura arte egiten zituztenak ere beteko dituzte.
1.6. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa, izan funtzionarioena edo lan-kontratudunena. Halaber, eutsiko dio eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Eguesibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D maila edo taldekoa.
b) Eguesibarreko Udalean administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko izendaturiko funtzionarioa edo lan kontratuduna izatea.
c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako bertze lanpostu finko edo aldi baterako batean.
d) Bortz urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako Administrazio Publikoetan.
e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan (C maila), aukeran egonen da administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatea frogatzea, 15.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
3.–Eskabideak eta tasak.
3.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskabidea, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, honako helbide honetan:
https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7571
Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira epaimahaiak baloratu beharreko merezimendu guztiak, deialdi honetako II. Eranskinaren arabera.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.3. Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 6,00 euro ordaindu beharko dira izena emateko izapidearen bidez. Tasa ez bada ordaintzen eskabideak aurkezteko epearen barrenean, izangaia baztertu eginen da.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkatetzak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkatetzak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Javier Villanueva Aldave, Eguesibarko Udaleko lehen alkateordea.
–Epaimahaikidea: Maite Mendive García, Eguesibarko Udaleko Langileen Administrazioko teknikaria.
–Ordezkoa: Idoia Huarte Labayen, Eguesibarko Udaleko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: Julia Irisarri Moreno, Eguesibarko Udaleko kontu-hartzailea.
–Ordezkoa: Alejandro Fuertes Martínez, Eguesibarko Udaleko udal arkitektoa.
–Epaimahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
–Ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
–Batzordekide-idazkaria: Jesús Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa / kudeatzailea.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zer ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa.
Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.
6.3. Oposizioaldia.
6.3.1. Ariketa bakarra, teoriko-praktikoa: idatziz erantzun beharko zaie 35 galderari. Horiek izanen dira II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bakarra izanen da zuzena. Ariketa egiteko gehieneko denbora izanen da epaimahaiak ezartzen duena.
Erantzun zuzen bakoitzeko 2 puntu emanen dira. Baldin eta galderen bat baliogabetzen bada haien inpugnazioaren ondorioz, erantzun zuzen bakoitzaren balioa izanen da ariketa honen gehieneko puntuazioa (70 puntu) zati baliogabetu ez diren galdera kopurua eginik ateratzen den emaitza.
6.3.2. Epaimahaiak iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian emanen du argitara lehen ariketaren emaitza, eta hiru egun naturaleko epe bat irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
6.3.3. Oposizioaldiko ariketari gehienez ere 70 puntu emanen zaizkio.
6.3.4. Oposizioko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
6.3.5. Hautaketa-prozedura bukatuta, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak, ariketa egin den tokian bertan eta Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
6.3.6. Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala edo horren legezko baliokidea aldean daramatela. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.4. Lehiaketaldia.
6.4.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
6.4.2. Merezimenduen baremoa:
a) Nafarroako administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen, administrari-ofizialaren edo antzeko lanpostuetan egindako urte bakoitzeko, 2 puntu. Gehienez ere, 23 puntu.
Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, emanen da proportzioan dagokion puntuazioa.
b) Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana: gehienez ere 7 puntu. Balorazio hori baremo honen arabera eginen da: 7 puntu EGA edo C1 izateagatik; 5,6 puntu B2 izateagatik; 4,2 puntu B1 izateagatik; 2,8 puntu A2 izateagatik, eta 1,4 puntu A1 izateagatik.
6.4.3. Lehiaketaldiko puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez.
6.4.4. Lehiaketaldia buruturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian paratuko da jendaurrean.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda.
7.1. Ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta, ariketa egin den tokian bertan eta Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki diren izangaien alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko lanpostu-kopuruan sartzen diren izangaien alde. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan, alkateak, izendapen proposamenarekin bat, ebazpen bidez izendatuko ditu prozedura gainditu eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak, eta horiek izanen duten maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuek lanpostuaz jabetu beharko dute, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. tituluaren I. kapitulua, Baliabide motak.
2. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. tituluaren II. kapitulua, Ordainarazpen guztiendako xedapenak.
3. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. tituluaren III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatala, Prezio publikoak.
4. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. tituluaren IV. kapituluaren 7. atala, Tasak.
5. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: II. tituluaren I. kapitulua, Xedapen orokorrak.
6. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: IX. tituluaren I. kapitulua, Prozedura eta araubide juridikoa.
7. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: IX. tituluaren II. kapituluaren 1. eta 2. atalak, Xedapen orokorrak, eta Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
8. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. tituluaren III. kapituluaren 1. atala: Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa.
9. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. tituluaren III. kapituluaren 2. atala: Kontratu publikoen araubide juridikoa.
10. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina: V. tituluaren I. kapituluaren 1. atala, Hirigintza-lizentziak.
11. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina: V. tituluaren I. kapituluaren 2. atala, Betearazteko aginduak eta hondamen deklarazioa.
12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: I. tituluaren I. kapitulua, Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua.
13. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: II. tituluaren I. kapitulua, Jarduteko printzipio orokorrak.
14. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: II. tituluaren II. kapitulua, Baldintzak eta epeak.
15. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: V. tituluaren II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak.
16. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko tituluaren III. kapitulua, Zehapen ahalmenaren printzipioak.
17. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko tituluaren V. kapitulua, Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.
18. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria.
19. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak.
Oharra: Gai guztiak eskatuko dira deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2417683