257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Ebazpena, zeinaren bidez funtzionarioak izendatzen baitira eta, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren prozesuaren esparruan, zehazten baita langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzearen bidezkotasuna, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko abenduaren 2an erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an argitaratu ziren, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea edo kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek;

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoa xedatzea, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko:

CABALLERO ECHECON MAITE

Bigarrena.–Honako izangai hau Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, udaltzain-agentearen lanpostuan aritu dadin:

FRANCOY IZAL SONIA

Hirugarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

DEITURAK ETA IZENA

PLAZAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

CABALLERO ECHECON, MAITE

01.08

Administrari laguntzailea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

FRANCOY IZAL SONIA

03.0.5

Administrari laguntzailea

D

Funtzionarioa

Osoa

Laugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2024ko abenduaren 20an sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Funtzionario izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 20an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, edo lan-kontratu finkoa sinatzen ez badute, Tafallako Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finkoko langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Tafallako Udaleko Zerbitzu Orokorren Alorrari, Hirigintza eta Ingurumen Alorrari eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Seigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2024ko abenduaren 4an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2417674