257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASAKO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa, 4. poligonoko 235. lurzatiaren barneko bideetan. Jendaurrean jartzea

Legasako Kontzejuak, 2024ko urriaren 5ean egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera ematea espediente bati, bide batzuei dagozkien 1.285,90 eta 288.26 metro koadroren kalifikazio-juridikoa aldatzeko eta ondoren desafektatzeko. Bide horiek, 4. poligonoko 235. lurzatian daude, H eta G azpilurzatietan. Hala, kalifikazio juridikoa aldatzen zaie, jabari publikoko izatetik herri-lur izatera pasako dira, eta metro koadro horiek gehitzen zaizkio herri-lur gisa deskribatutako finkari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek beharrezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren artikulu bateragarrietan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Toki-Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsiko da.

Prozesua amaituta, katastroan aldaketa eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Legasan, 2024ko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2417750