2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia Eraulgo UE-ERA-18 unitatean. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezi bat, Eraulgo UE-ERA-18 unitatean, Eraulgo Kontzejuak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Deierrin, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2417785