257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko Eguesibarren jarduerak egiten dituzten entitate eta elkarteei (2025). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 800044.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/800044).

Oinarri hauen xedea.

Deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoa ematea 2025ean Gizarte Zerbitzuen Alorrean jarduerak eginen dituzten entitate eta elkarteei. Proiektu zehatz eta globalei dagokie deialdia, ez jarduera solteei; hartara, deialditik kanpo gelditzen dira jarduera bakarra egiteko diren proiektuak (egun bakarreko hitzaldi bat, jai-ekitaldi puntual bat, etab.); proiektu zabalago baten barnean egon beharko dira.

Entitate onuradunak.

Oinarri hauetako laguntzak eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten erakundeek soilik:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Jarduerak egitea prebentziorako, laguntza emateko, gizarteratzeko, eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Entitateko pertsonek aurrekaririk ez izatea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, adingabeentzako jardueren kasuan (VIII. eranskina).

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Egunean izatea Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta, oro har, ekonomikoak.

Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Eguesibarko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/).

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2417603