257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Mankomunitatearen 2025eko aurrekontua, eta hura betearazteko oinarriak, bai eta 2025eko plantilla organikoa ere.

Espedientea Mankomunitatearen bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsiko da.

Zangozan, 2024ko abenduaren 13an.–Lehendakaria, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2418217