257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARASOAIN

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

Barasoaingo Udaleko alkateak ebazpen bat eman du, ondotik ematen dena, zeinaren bidez izangai bat izendatzen baita lan-kontratudun finkoaren postua betetzeko, Barasoaingo Udalaren zerbitzukoa, jarraikiz deialdiari (deialdi hori onetsi zen Alkatetzaren 2022ko urriaren 5eko 58/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hain zuzen ere, 2022ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen Alkatetzaren 33. Ebazpenaren bidez (2022ko maiatzaren 10ekoa), eta argitaratu zen 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, eta lan publikoaren eskaintza horren bidez bideratu ziren abenduaren 28ko 20/2021 Legeari dagozkion egonkortze prozesuak (20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Bada, hona hemen izangaia izendatzeko ebazpena:

–60. Ebazpena, 2024ko abenduaren 10ekoa, zeinaren bidez Enrique David León Zafra izendatzen baita lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzeetako enplegatu aritzeko, E mailako lanpostu huts batean, Barasoaingo Udalaren zerbitzura.

Lanpostuaren jabetza hartzeko hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barasoainen, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2417914