2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak, UE 10.1 unitatean. Behin betiko onespena
Alkateordearen 2024ko azaroaren 30eko 2024-0079 eta 2024-0080 ebazpenen bidez, horretarako eskuordetuta baitago (eskuordetzea 2023ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 10ean), behin betiko onetsi dira urbanizazio eta birpartzelazio proiektu batzuk, Untzueko Udalaren Hirigintza-Planeko UE 10.1 unitatean.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Untzuen, 2024ko abenduaren 2an.–Alkateordea, Iñaki Pérez de Ciriza Soteras.
Iragarkiaren kodea: L2417594