2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea
Iturengo Udalak, 2024ko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat, hasiera batez 2. poligonoko 349. herri-lurzatiaren aprobetxamendua eta arautuko duen baldintza-agiria onestea erabaki zuen.
Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Iturenen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2417625