257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, 3.2 tokiko sistemaren kostuak banatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Leitzako alkateordeak, 2024ko abenduaren 9an emandako 2024/0422 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Ikusirik urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektuaren aldaketaren onesten duen espedientea, honako exekuzio unitateei dagokiena: 3.2 tokiko sisteman dauden UE-26, UE-27, UE-28, UE-29, UE-30 eta UE-31, zeina hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 3ko 2024/0133 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean jarri maiatzaren 9ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta banan-banan jakinarazi baitzitzaion ukitutako jabe bakoitzari; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldi horretan zenbait alegazio aurkeztu dira, ebazpen honi erantsitako txostenaren bitartez ebatzi direnak.

Kontuan hartuz espedientean jasotako txostenak eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 133. artikuluan ezarritakoa (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Kontuan hartuz, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin bat, Alkatetzaren eskumena dela hirigintzako kudeaketako tresnak onestea,

EBAZTEN DUT:

1.–Ezestea aurkeztutako alegazio guztiak Marcos Errok eta Igor López de Uraldek idatzitako txostenean azaldutako arrazoiengatik.

2.–Behin betiko onestea UE-26, UE-27, UE-28, UE-29, UE-30 eta UE-31 exekuzio-unitateetako urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektua, guztira 525.522,40 euroko kostua baitu.

3.–Kostuak banatzeko proiektu horren behin betiko onespena argitaratzea, eta ukitutako jabeei jakinaraztea.

4.–Kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko onespenak ahalmena ematen dio udal administrazio jarduleari zuzenean okupatzeko zerbitzu komunak eta urbanizazioa egiteko beharrezkoak diren lurrak, nahitaezko eta doako lagapenekoak baitira; Administrazio jardulea urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren arduraduna izanen da, eta, horrenbertzez, eskubidea izanen du proiektuen zenbatekoa kobratzeko, baita obren exekuzio materiala, haien zuzendaritza fakultatiboa eta, kasua bada, balizko desjabetzeen ondorioz lehen aipatutako exekuzio unitate bakoitzari ordaindutako kalte-ordainak ere; exekuzio unitate horiek azken ziurtagiria egiten den unean ordaindu beharko dute esleitu zaien kuota.

Leitzan, 2024ko abenduaren 11n.–Alkateordea, Maider Amantegi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2418016