257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Hirigintza-hitzarmena 5. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintza-hitzarmen bat, xede duena Santakarako Udalaren eta lurzati horren jabearen arteko lankidetza arautzea, lurzatiaren zati bat urbanizatzeko. Horretarako, lur-azpiko kanalizazio bat eginen da Aoiz kaleak eta Oibarko errepideak bat egiten duten bidegurutzean, beharrezkoa den elektrizitate-hornidura, argiteria publikoa eta telekomunikazioen datu-sarea jartzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (testu bategin hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Santakaran, 2024ko abenduaren 11n.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2417964