257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez bideen garbiketako arduradunaren lanpostu bat betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren azaroaren 28ko 2049/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi da (ez dago baztertutako izangairik) deialdi honetarako: deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez bideen garbiketako arduradunaren lanpostu bat betetzeko, C mailakoa eta plantilla organikoan 5.58 zenbakia duena. Deialdia 2024ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Onartutako izangaia: Héctor Ignacio León García.

Proba praktikoa eginen da 2024ko abenduaren 20an, ostegunarekin, goizeko 08:00etan, Burlatako Udalaren Batzorde Aretoan (deialdiko 8.2.1 oinarrian jasota dago proba hori).

Burlatan, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2417921