2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERGOIENA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Ergoieneko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, 2025eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Hona erabaki horren xedapen zatia:
Lehenengoa.–Onestea Ergoieneko Udalaren 2025erako lan publikoaren eskaintza. Eskaintza horretan, honako lanpostu hauek sartuko dira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa kontuan hartuta:
1.–Lan-araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2025.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Ergoienean, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, M.ª Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2417578