1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
155/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "El Oliado haize-parkea", 16 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Lodosako, Mendabiako eta Sesmako udal mugarteetan, II. zatia.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 13/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren energia elektrikoa ekoizteko 16 MW-eko "El Oliado haize-parkea" izeneko instalazioa eta haren ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko Lodosako, Mendabiako eta Sesmako udal mugarteetan.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 199/2023 Ebazpenaren bidez, proiektu horren onura publikoa zehazki deklaratu zen.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 74/2024 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio baimena eman zen proiektu horren aldaketa egiteko (energia elektrikoa ekoizteko 16 MW-eko "El Oliado haize-parkea" izeneko instalazioa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Lodosako, Mendabiako eta Sesmako udal mugarteetan).
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea aipatu proiektuaren moldaketek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Sesmako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Sesmako udaletxean, 2025eko urtarrilaren 23an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea M Torres Desarrollos Energéticos SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Sesmako Udalaren iragarki-taulan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Oloriz Basterra.
Iragarkiaren kodea: F2417638