2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Planeamenduko eta kudeaketako hitzarmena. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, gehiengo osoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea PRECONekin adosturiko planeamendu eta kudeaketako hitzarmen proposamena eta udalerri honetako arau subsidiarioen aldaketa espedientean aipaturiko eremuaren aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzea, kudeaketaren kasuan bada soilik.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen ediktuen taulan jarrita.
Hirugarrena.–Ukitutako jabeei jakinaraztea, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak edo oharrak egin ditzan.
Laugarrena.–Egintza hau sustatzaileari jakinaraztea, adierazita ez duela administrazio bidea agortzen eta zehaztuta legearen arabera zer errekurtso jartzen ahal dituen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Castejonen, 2024ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2417816