257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASAKO KONTZEJUA

Aldaketa, "Txirrindulari eta oinezkoentzako Bidasoko bide berdea Doneztebe eta Elizondo artean egokitzea" deritzon obra-proiektuak ukitutako lurzati eta herri lurren kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

Legasako Kontzejuko Batzarrak (Bertizarana), 2024ko azaroaren 30ean egin bilkuran, batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Bidasoko bide berdearen proiektuak, Legasako Kontzejutik igarotzen den tartean, ukitutako lurzati eta herri-lurren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hala, jabari publikoko ondasunen izaera izanen dute, "Bidasoko bide berdea" deritzon bide publikoaren parte izanen baitira.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Legasako Kontzejuko iragarki-taulan argitaratuta, alegazioak jarri ahal izateko espedienteari.

Legasan, 2024ko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2417751