2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UXUE
Deialdia, administrari laguntzaile gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko. Hasierako onespena
Deialdi honen xedea da Uxueko Udaleko administrari-ofizialaren lanpostua oposizio bidez eta aldi baterako betetzea, erakunde honetan sortzen diren beharrei erantzutearren, zeinak izaera propioa baitu; bai eta izangaien zerrenda bat eratzea ere, lanpostu horretan aldi baterako jarduteko, hura kanpoan edo eri denean edo ordezkatzea beharrezkoa den beste edozein inguruabar gertatzen denean, betiere gehienez ere sei hilabeteko epean.
Lanpostuak C mailari dagokion ordainsaria izanen du, baita taldeko osagarria (%12) eta lanpostuko osagarria (%10) ere, taldeko soldataren gainean.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta haren oinarriak eskuragarri daude udalaren web orrian (https://ujue.es) eta Uxueko udaletxean (Udaletxeko plaza 1, Uxue).
Uxuen, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L2417723