2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Desafektazioa, 8. poligonoko 1048. eta 1050. lurzatietan, erabilera lagatzeko eta "Cultivando Capacidades" proiektua aurrera eramateko. Jendaurrean jartzea
Tuterako Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurretako 16.519, 06 m² desafektatzea (8. poligonoko 1048. eta 1050. lurzatietan), ondoren erabilera lagatzeko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Erriberako Elkarteari (AMIMET), "Cultivando Capacidades" proiektua aurrera eramateko. Proiektu horren bidez enplegua sustatu nahi da, lana bilatzeko zailtasunak dituzten pertsona desgaituen artean, eta horretarako negutegi hidroponikoak ezarri nahi dira landareak hazi eta banatzeko.
Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Orobat, onetsi da baldintza-agiria, arautzen duena "Cultivando Capacidades" proiektua aurrera eramateko herri-lurren erabilera lagatzea, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Erriberako Elkarteari.
Jendaurrean egonen da desafektazioaren espedientea, hilabeteko epean, ukitutako pertsona guztiek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea).
Jendaurreko epean interesdunek erabakiaren testu osoa, eta hari dagokion dokumentazioa kontsultatzen ahalko dituzte Tuterako Udalaren Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).
Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.
Tuteran, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2417872