2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa, gero erabilera lagatzeko, kargak eratzeko eta zortasunak ezartzeko
Corellako Udalak, 2024ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik azken izapidea egin dela Corellako Udalaren eta EDP Renovables España SLU enpresaren arteko hitzarmenean Osoko Bilkurak onetsitako proiektuetarako, zeinek helburu baitute 15. eta 16. poligonoetan zenbait herri-lurzatiren desafektazioa izapidetzea eta, gero, haien erabilera lagatzea, eta zeinak aldatu baitira ukipen txikiari dagokionez, zehazki, gaur egun Abatores, Juncal, La Hondada eta Cabezales alderdietara mugatuta baitaude.
Kontuan izanik 2024ko urriaren 3an aurkeztu zuela EDP Renovables España SLU enpresak herri-lurrak desafektatzeko eskaera (sarrera-erregistroa: 2024/3849), Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak egiteko.
Kontuan izanik egin direla txosten teknikoak, juridikoak, ekonomikoak eta idazkaritzakoak, horretarako instruitutako espedientean jaso baitira, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ikusirik Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2024ko azaroaren 28an emandako irizpena.
ERABAKITZEN DA bertaratutakoen gehiengo osoz:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 688.279 m²-ren desafektazioa, Abatores, El Juncal, La Hondada eta Los Cabezales alderdietan, zehazki, 15. poligonoan dauden lurzati hauetan: 768, 769, 771,772, 773, 774, 775, 776, 789, 790, 791, 792, 793, 794, 796, 799, 800, 801, 803, 804, 805, 806, 807, 808, 809, 810, 812, 824, 825, 836, 844, 845, 846, 847, 848, 849, 850, 851, 852, 853, 854, 855, 856, 857, 858, 859, 860, 870, 872, 873, 874, 875, 876, 877, 878 eta 927; eta 16. poligonoan dauden lurzati hauetan: 472, 473, 488, 490, 491, 492, 493, 494, 495, 496, 497, 498, 499, 500, 501, 502, 503, 504, 505, 506, 507, 508, 509, 510, 511, 512, 513, 514, 515, 516, 517, 518, 519, 520, 521, 522, 523, 524, 525, 526, 527, 528, 529, 536, 537, 538, 539, 540, 541, 542, 543, 544, 545, 546, 549, 550, 565, 566, 573, 602, 603, 604, 605 eta 606. Orobat, hasiera batez onesten da bide publikoetako 39.293 m²-ren desafektazioa; haietatik, 14.319 m² kokatuta daude 15. poligonoan, eta 24.974 m², aldiz, 16. poligonoan, helburua baita gero haien erabilera lagatzea EDP Renovables España SLU enpresari, Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa para dezan.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea 5.224 m²-ren desafektazioa herri-lurzati hauetan: 273 (6. poligonoa), 626 (8. poligonoa), 31, 37, 38, 39, 40 eta 41 (9. poligonoa), 533, 490, 491, 495, 496, 497, 498, 502, 503, 504, 505, 506, 507, 508, 509, 313, 312, 311, 318, 263, 266, 265, 250 eta 303 (10. poligonoa) eta 454, 637, 638, 666, 667, 683, 685 eta 5011 (16. poligonoa), alderdi hauetan: La Hondada, Los Cabezales, Hoya del Villar, Rio Bajo, La Sarda, El Borro, La Recueja, Fornillo, Las Canteruelas eta El Casetón de don Camilo, helburua baita zortasunaren karga ezartzea, 30 kV-eko erdi-tentsioko lurpeko ebakuazio sarearen azpiegituraren ukipenagatik. Orobat, hasiera batez onesten da bide publikoetako 9.989 m²-ren desafektazioa, helburua baita bide-zortasunaren karga ezartzea, ebakuazio azpiegitura horren ondorioz, eta lurretako 26.049 m² aldi baterako okupatzea, instalazioa paratzeko, eta bide publikoetako beste 23.170 m² helburu berberetarako, herri-lurzati eta alderdi berberetan.
Hirugarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa eta geroko erabilera-lagapena, kargak eta zortasunak eratzea eta aldi baterako okupazioa.
Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.
Bosgarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.
Seigarrena.–Aurreko izapideak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko, ondoren erabilera lagatzeko eta kargak eta zortasunak eratzeko adierazitako lurretan eta bide publikoetan, aipatutako baldintza-agiriarekin bat.
Corellan, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2417789