257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateei. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 801706.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/801706).

Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek 2024ko abenduaren 9an emandako Alkatetzaren Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita urteko deialdia, dirulaguntzak emateko kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten Tebas-Muru Artederretako entitateei, 2025eko ekitaldirako.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko 30 egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Udalaren behin betiko ebazpenak eta iragarki-taulan argitaratzea: Udalak hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Eskaerak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Karrika Nagusia, 42), 09:00-14:00 ordutegian, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2417879