2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
2024. urterako lan-eskaintza publikoa handitzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu du 2024ko abenduaren 4an:
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nafarroako Administrazio publikoek urtero lan-eskaintza bat onetsiko dutela hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten lanpostu guztiak bilduz, eta adieraziko dutela horietatik zeintzuk beteko diren urte berean eta gainerakoak zein epetan betetzea aurreikusten den.
Hori horrela, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei -2024. urterako luzatuak- buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako jarraibideen arabera, ordezkaritza sindikalarekin negoziatu ondoren eta ikusirik hala Giza Baliabideetako txostena nola genero-inpaktuaren txostenaren egiaztatze-txostena,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Iruñeko Udalaren 2024. urterako lan-eskaintza publikoa -berritzekoa-, Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko irailaren 12ko erabakiaren bidez onetsia (2/RH) eta 2024 irailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (197. zk.) argitaratua, honako lanpostu hauekin osatzea:
PLAZA KOPURUA | LANPOSTUA | KODEA | EUSKARA |
14 | Familia-langilea | 403100 | Ez |
7 | Familia-langilea lanaldi partzialean (LP) | 408200 | Ez |
13 | Udaltzaina | | Ez |
1 | Administrari laguntzailea | 400000 | Ez |
1 | Zerbitzuburua | 300500 | Ez |
1 | Ikastetxeetako zerbitzuburua | 300500 | Ez |
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko abenduaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2417703