257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

San Adriango Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen baiezkoa ematea San Adriango balorazio-txostenaren proiektuari.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarrita dagoenarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2417708