2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Epatzea administrazioarekiko 0000278/2024 auzi-errekurtso laburtuan
Honen bidez, aditzera ematen da ezen Joaquín de Amadeo Docon Espejok, Compañía Logística de Hidrocarburos CLH SA, Exolum Corporation SAren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vianako Udalaren alkate-udalburuak 2024ko urriaren 7an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da 2024ko ekitaldiko lurralde-kontribuzio gisa igorritako udal-likidazioaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian ari dira izapidetzen, 0000278/2024 prozedura laburtu gisa.
Interesdun guztiak epatzen dira, 0000278-2024 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bat etorriz, ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan.
Vianan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2417498