257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

"Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko" banaketa eremuaren birpartzelazio proiektua (eguneratze-dokumentua). Jendaurrean jartzea

Los Arcosko Udalak, Alkatetzaren 2024ko azaroaren 28ko ebazpen baten bidez, hasiera batean onetsi du "Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko" banaketa eremuaren birpartzelazio proiektua (eguneratze-dokumentua), banaketa eremu horretako konpentsazio batzordeak aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 13:00etara.

Los Arcosen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2417420