257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

501E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Funesko udal mugartean dagoen plater prestatuak egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.

Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 9.5 taldean.

2024ko martxoaren 8an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, hondakin mota gehiago sartzeko.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

02 02 03

Kontsumorako edo elaboraziorako egokiak ez diren materialak

Ez da bidezkoa sartzea. Hondakin horiek jada sartuak daude zentroak sortzen dituen hondakinen zerrendan

15 01 02

Plastikozko ontziak

16 05 06

Substantzia arriskutsuak diren edo substantzia arriskutsuak dauzkaten laborategiko produktu kimikoak, laborategiko produktu kimikoen nahasketak barne

15 01 10

Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuak daudenak

16 05 04

Gai arriskutsuak dauzkaten presio-ontzietako gasak (haloiak barne)

11 01 16

Ioiak trukatzeko erretxina aseak edo erabiliak

12 03 01

Garbiketako likido urtsuak

20 01 04

Metalak

Ez da onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea. Hondakin hori jada sartua dago zentroak sortzen dituen hondakinen zerrendan, 17 04 07 eta 17 04 05 EHZ kodeekin

20 01 25

Olio eta koipe jangarriak

Ez da onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea. Hondakin horri 02 03 04 EHZ kodea (kontsumorako edo elaboraziorako egokiak ez diren materialak) esleitu zaio, jada sartua dagoena zentroak sortzen dituen hondakinen zerrendan

16 06 04

Pila alkalinoak (16 06 06 kodekoak izan ezik)

Ez da bidezkoa sartzea. Hondakin horiek jada sartuak daude zentroak sortzen dituen hondakinen zerrendan

15 02 02

Xurgatzaileak, iragazketa-materialak (beste kategoria batean zehazturik ez dauden olio-iragazkiak barne), substantzia arriskutsuz kutsaturiko garbiketarako zapiak eta babes jantziak

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Ukatzea Funesko udal mugartean dagoen plater prestatuak egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SLri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2416863