257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Los Arcosko Udalaren eta "Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko" banaketa eremuko konpentsazio batzordearen artean. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2024ko azaroaren 28ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen baten proposamena, hitzarmena egiteko, alde batetik, Los Arcosko Udalaren eta, bestetik, "Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko" banaketa eremuko konpentsazio batzordearen artean, eta erabaki zen jendaurrean jartzea, helburua izanik gehiegizko hirigintzako aprobetxamendua diruz ordaintzea, konpentsazio batzorde horrek eskatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.

Los Arcosen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2417419