2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Uraren goi-hornidurako tarifak. Hasierako onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko azaroaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldatzea uraren goi-hornidurako tarifak, honela:
–1. tarifa, udalerriak: 0,648 euro/m³.
–2. tarifa, industriak eta tunelak: 0,864 euro/m³.
–3. tarifa, industrietako lotunea: 401,317 euro hiruhilekoan.
–4. tarifa, Leireko monasterioko berezia: 0,648 euro/m³.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zangozan, 2024ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2418221