2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Leiungo sarbide den errepidearen kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren doan lagatzeko
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizoainibar-Arriasgoitiko 12. poligonoko 21. lurzatian kokaturik dagoen errepidearen (honen zati bat) kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren jabegoa Nafarroako Gobernuari doan lagatzeko.
Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. eta 133. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onartu zuen erregelamendu hori), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Lizoainen, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2417928