257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2025erako taxi-bonu deritzen laguntzena, garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenendako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 800029.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/800029).

Xedea.

Programaren xedea da garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, taxi-bonuen bidez. Helburua da garraio publiko arruntak erabiltzeko zailtasunak dauden kasuetan bereziki, iritsezinak eta ez nahikoak badira, taxia erabil dadin garraiobide gisa.

Onuradunak.

Dirulaguntzak eskuratu nahi dituztenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Erakunde eskudunak aitortua izatea desgaitasunaren legezko izaera.

–Desgaitasunak garraiobide kolektiboaren erabilera eragotzi behar du, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuan ezarritako irizpideen eta haren mugikortasunaren ebaluazio-baremoaren arabera. Mugikortasun-arazo larritzat hartuko da baremo horren puntuazioa 7koa edo hortik gorakoa denean, edo mugikortasun baremoa aitortua denean desgaitasun-gradua egiaztatzeko txartelean; hori guztia, deialdiaren indarraldiaren barruan.

–Desgaitasun-gradua aitortzeko kalifikazio prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, 2023ko apirilaren 19aren ondorengo data duten ebazpenek BLAMaren puntuazioa hartuko dute kontuan (BLAM: mugitzeko jarduerak mugatzearen gaineko baremoa). Puntuazio hau 25 puntu edo gehiagokoa bada, garraio publikoa erabiltzeko zailtasuna dagoela aitortuko da.

b) Eguesibarren egotea erroldaturik gutxienez 3 hilabete lehenago, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.

c) Gidabaimenik ez izatea edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

d) Ez izatea mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokituriko ibilgailurik, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

e) Era guztietako zerga betebeharrak edo bertzelako udal betebeharrak egunean ordainduta edukitzea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean egin beharreko itzulketa egin gabe.

f) Familia unitateak urteko diru-sarrera jakin batzuk ez gainditzea, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari lotuak (ikus oinarrietako taula).

Eskabideak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, oinarriok indarra duten urteko azaroaren 30era arte. Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2417599