2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Jendaurrean jartzea Udala UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzeko erabakia eta estatutuen onespena
Iturengo Udalak, 2024ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
–UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzeko asmoa adieraztea, Mankomunitatearen Estatutuak onartzea eta Iturengo Udalaren ordezkari gisa Arkaitz Mindegia Baleztena izendatzea.
–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Udaleko iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Estatutuen 23. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Erabaki hau behin betikoa izango da jendaurreko epean ez badago alegaziorik.
Iturenen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2417626