75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
30/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 20ko 36/2012 Foru Agindua. Foru agindu horrek makina edo tresna automatikoen bidezko jokoaren gaineko zerga tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-10 eredua onetsi zuen.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
870/2025 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Gonzalo Guerrero Pérez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Oftalmologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
902/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 19ko jakinarazpenaren aurka, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita María Jesús Ruiz Barbarin andrea Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak espezialitateko epaimahaiko buru izendatzeko erabakia, alegia, Hezkuntza Departamentuko Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 19/2025 Ebazpenaren bidez hartu zena. Izan ere, ebazpen horren bidez, epaimahaiko kideak izendatu ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 25eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapenaren aurka, psikologo lanetan arituko direnen izendapenaren aurka, hain zuzen.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
57/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 251/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.
869/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
871/2025 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomedikoen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehazten dituena.
909/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien 22 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
911/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko hamabost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
927/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen 21 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 10eko 53/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baitira hautapen prozesu hauetan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparru barruan, eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 19/2025 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako) eta/edo epaimahaikide gisa parte hartzeko dispentsa- edo abstentzio-eskaera ezestearen aurka.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 9ko 3/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 22ko 237/2024 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 9ko 2/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 234/2024 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, uztailaren 29ko 2834/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez funtzionarioak izendatu baitziren eta xedatu baitzen bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko zeladore lanpostuetan aritzeko.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
417E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateek 2025. urtean talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 822439.
44E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Emanaldia" izeneko dirulaguntzaren deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 823078.
113E/2025 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ arloko sustapen eta babes proiektuak egin daitezen 2025ean. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 821032.
33E/2025 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi bat onesten baita Nafarroako toki entitateek (udalek eta kontzejuek) birmoldatze obrak egin ditzaten IkasNova gelak hartzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 818188.
32E/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, "Evoluciona: trebakuntza jarduerak egiteko ikerketa zentroentzako eta zentro teknologikoentzako laguntzak" deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 823163.
514/2025 EBAZPENA, 2025eko martxoaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da sari bat emateko enpresa familiarren arloarekin lotutako arloei buruz 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
19C/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Plantas de Navarra SA enpresaren Valtierrako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
44C/2025 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Servicios de Montejurra SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
51C/2025 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Producciones Vegetales Diferenciadas SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
152/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturtean unibertsitatean sartzeko proba egiteko datak zehazten dituena.
193E/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiten baita: "BESS - Corral del Molino I P. E. hibridazioa", baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazio bat ezartzeari buruzkoa, barnean hartzen duena Corral del Molino I 33/66 kV SETerainoko ebakuazio-instalazioaren azpiegitura, eta Eólica Montes de Cierzo SL enpresak Corellako udal mugartean sustatzen duena.
206E/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiten baita: "Mendigorriko "El Saso" parajean EEHak tratatzeko planta bat instalatzea eta legarren ustiategi zaharrak eta material-isurketek ukitutako lursaila lehengoratzea"; Estructuras y Encofrados Cimance SL enpresa da proiektuaren sustatzailea.
BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA, Azkoiengo udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. Espedientearen kodea: SAT11562.
Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. OYANZARRA 93 NA ENS delakoari dagokion inskripzioa deuseztatzea.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
25-00060 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena puntuazioen behin betiko zerrenden onespena, honako hau betetzeko lehiaketaldian: dietista-nutrizionista eta sukalde koordinatzailearen lanpostua
25-00061 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena puntuazioen behin betiko zerrenden onespena, honako hau betetzeko lehiaketaldian: dietista-nutrizionista eta sukalde koordinatzailearen lanpostua
SAN ADRIÁN
Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzainaren 2 lanpostu
TUTERA
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Psikologiako lizentziadunaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua)
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hezitzaile espezializatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa (B maila/taldearekin parekatua)
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
2025eko diru-bilketarako egutegia
ALTSASU
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
AÑORBE
Herri-baratzea adjudikatzea herritarren artean
ANTSOAIN
Bertan behera uztea aldi baterako bizitegi-erabilerarekin lotutako lizentziak
ARGUEDAS
Udal ordenantza, industrialdean instalatzen diren industriendako inbertsiorako laguntzei buruzkoa. Hasierako onespena
BARAÑAIN
Goranzko doikuntzak, 2025eko ekitaldiko Lagunak Udal Zerbitzuaren aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena
BASABURUA
Lan egutegia, 2025. urterako
BEINTZA-LABAIEN
2025erako karga-tasak
Leurtzako aisiarako naturagunearen prezio publikoak
BURLATA
Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Aldaketa, prezio publikoak erregulatzeko 2. arauan (haren bidez, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dira). Hasierako onespena
DONEZTEBE
Musikako Udal Irakaskuntza Zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Mekanikako lantegia
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Zatikatze aretoa (sukaldea)
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kirol zentroa
LESAKA
Aldaketa, Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Erregelamendua, herritarren parte-hartzea arautzen duena. Hasierako onespena
Lizentziak etetea lurzoru urbanizaezinean
LUZAIDE
Herri-larreak enkantean
ELO
Aldaketa udal igerilekuetako prezio publikoetan 2025erako
MURCHANTE
2. poligonoko 1746. lurzatiaren eta espaloiaren arteko lurzati baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta besterengarritasuna deklaratzea. Jendaurreko informazioa
ORKOIEN
Aldaketa, 5., 7. eta 8. ordenantza fiskaletan eta lehorreko herri-lurren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena
AZKOIEN
Araua, prezio publikoak erregulatzen dituena, 2025erako, udako eta Eguberrietako ludotekarako. Hasierako onespena
GARES
Hiri-Jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 64. lurzatian, eraikigarritasuna handitzeko. Hasierako onespena
TRAIBUENASKO KONTZEJUA
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
TUTERA
Deialdia, ukitutako lurrak okupatu aurreko aktak egiteko, UE-38 unitatearen esparruan biribilgune motako bidegurutze bat egiteko obra proiektuan
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegiratze logistikorako karpa
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Hasierako onespena
Aldaketa, Kirol eskolen tarifak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Udal Musika Eskolaren araudia aldatzea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuetarako mekanika eta elektrizitate lantegia
VILLATUERTA
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2025erako
ATARRABIA
Jarduera-lizentzia ematea. Ekitaldietarako aretoa
ZIZUR NAGUSIA
Ordenantza fiskala, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, lantokiko monitorearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
LEHENDAKARITZAKO, JUSTIZIAKO ETA GORTEEKIKO HARREMANETARAKO MINISTERIOA
277/2025 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, zeinaren bidez handitzen baitira apirilaren 4ko 252/2023 Errege Dekretuaren bidez trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan Estatuko Administrazioak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako eginkizunak
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
CARCARKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar orokorrerako deia
MONTE DE SAN ADRIÁN UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta