75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

871/2025 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomedikoen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehazten dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 27an emandako 4507/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomedikoen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 477/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ekoan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomedikoen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Adieraztea oposizioaren lehenengo proba 2025eko maiatzaren 3an eginen dela, larunbatarekin, 09:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian.

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–INGENIARI BIOMEDIKOA (OPOSIZIOA)

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2.1.1 oinarria.

Onartuak:

AIZPURUA LARRAGUETA, ANE

ALVES FREIRE, JOSE MANUEL

ARAGON LLABATA, PABLO

ARAMBURU CABADA, OLALLA

ARRIAZU ARBIZU, IÑIGO

BARCINA MUÑOZ, VICTOR

CERDAN RUIZ, ALBERTO

CIA GOÑI, AMAIA

ECHAVARRI DUBLAN, JAIONE

ELIZONDO URRUTIA, SAIOA

ESPARZA ESPARZA, IONE

ETXEGIA APEZETXEA, JANIRE

ETXETXIKIA EUGI, NAHIA

GARCIA CHAMORRO, JAVIER

GARCIA ELIZAINCIN, MAITE

GIMENEZ LALLANA, PABLO

IRUJO CIA, GONZALO

JAVIERRE PUEYO, PAULA

JIMENEZ CIGA, IRANZU

LAPUENTE SANTANA, OSCAR

MAROTO VIZCAYA, DANIEL

MARTIN SANJOAQUIN, JULEN

MARTINEZ ZAPLANA, MARTA

MAYO IJURRA, OIHANE

MURUGARREN ILUNDAIN, MAIDER

NAVARRO GIL, JAVIER

OQUIÑENA ITURRIA, IRENE

OYARZUN DOMEÑO, ANNE

PASCUAL DIEZ DE ARIZALETA, ALAIA

RECALDE VILLAMAYOR, SILVIA

SANCHEZ ALBARDIAZ, CARMEN

YEREGUI BACAICOA, AIMAR

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2504549