2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Jarduera-lizentzia ematea. Ekitaldietarako aretoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Prozedura: jarduera sailkatuak.
Espedientea: LICACLAY/2024/4 - 183718P.
Sustatzailea: Taller Olas Motor SL.
Jarduera: ekitaldietarako aretoa.
Tokia: Antso VI.a Jakituna plaza 8 eta 9, behea, Atarrabia.
Atarrabian, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2504907