2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegiratze logistikorako karpa
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 5/2025/AACC.
Sustatzailea: Elipe Logística y Servicios SL.
Jarduera: biltegiratze logistikorako karpa bat ezartzea.
Tokia: Montes de Cierzo industrialdea (24. poligonoa, 72. lurzatia, 1. azpieremua, 2. unitatea).
Tuteran, 2025eko martxoaren 27an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2504836