2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuetarako mekanika eta elektrizitate lantegia
Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Elene Janiashvili Chuntishvili.
Jarduera: ibilgailuetarako mekanika eta elektrizitate lantegia.
Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.
Tokia: Talluntxe poligonoa, B kalea 36, Noain; katastroko 2/669 lurzatia.
Noainen, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2504590