2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Lizentziak etetea lurzoru urbanizaezinean
Lesakako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki du lizentziak etetea Lesakako udal-mugarteko lurzoru urbanizaezinean, erabilera batzuentzat eta eremu jakin batzuetan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.4 artikuluan xedatutakoarekin.
Etenaldiak urtebeteko indarraldia izanen du, eta luzatu ahal izanen da, goian aipatutako testu bateginaren 70. artikuluari jarraikiz.
Lesakan, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2504901