75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, lantokiko monitorearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin

Deialdi honen helburua da izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bidez, lantokiko monitorearen lanpostuan aritzeko, horrela erantzuteko Noain aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aldi baterako sortzen diren beharrei.

Lanpostuak izanen ditu C mailari dagozkion ordainsariak.

Hamabost egun naturaleko epea dago eskabideak aurkezteko, deialdian parte hartzeko, behin deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Mankomunitatearen web-orrian (www.ssbnoain.com) daude eskura deialdiaren testua osorik eta haren oinarriak, baita geure egoitzetan ere (Noaingo San Migel plaza 5, behea, eta Beriaingo Morea Norte industrialdea, A kalea, 8).

Noainen, 2025eko apirilaren 2an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.

Iragarkiaren kodea: L2505052