2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Hasierako onespena
Honen bidez, aditzera ematen da ezen, Eguesibarko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea honako hau: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Aldaketa izanen da deialdietan onartuak izateko zerbitzuetan, hau da, lanpostuak oposizioaren bidez edo oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdietan. Sei euroko kuota izanen da.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea. Hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2504885