2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Leurtzako aisiarako naturagunearen prezio publikoak
Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Leurtzako aisiarako naturagunearen prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean eduki zen hogeita hamar egun baliodunean, ediktuak argitaratu ondoren 2024ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, eta Udalaren iragarki-taulan.
Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, prezio publikoak behin betiko onetsitzat jotzen dira.
Beintza-Labaienen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
2025. URTEKO PREZIO PUBLIKOAK
–Eremurako sarbidea:
- Autoak: 3 euro.
- Motozikletak: 2 euro.
- Mikrobusak: 10 euro.
- Autobusak: 20 euro.
–Antolatutako jarduerak:
Tasa finko bat eta tasa aldakor bat batuko dira, honela:
a) Tasa finkoa: 150 euro urtean.
b) Tasa aldakorra: 1 euro parte-hartzaile bakoitzeko.
–GKEek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteek antolatutako jarduerak:
a) Urtean bisita bat edo bi egiten badira:
a.1) Ibilgailuaren tasa:
- Autoak: 3 euro.
- Motozikletak: 2 euro.
- Mikrobusak: 10 euro.
- Autobusak: 20 euro.
a.2) Tasa aldakorra: 1 euro parte-hartzaile bakoitzeko.
b) Urtean bi bisita baino gehiago egiten badira:
b.1) Tasa finkoa: 150 euro urtean.
b.2) Tasa aldakorra: 1 euro parte-hartzaile bakoitzeko.
Iragarkiaren kodea: L2504844