75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2025eko diru-bilketarako egutegia

Segurtasun juridiko handiagoa bermatzeko, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2025eko ekitaldirako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arau erregulatzaileetan ezarritakoarekin bat, baita, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin eta Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legean tributuen sortzapenari buruz zehaztuarekin ere. Horretarako kontuan hartuz ez dela banakako jakinarazpena egin beharrik aipatu baliabideotan, zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, honako hauei jarraikiz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 77. artikulua eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluak. Honako hauek dira aipatu epeak:

TRIBUTUA

ALDIZKAKOTASUNA

HELBIDERATUTAKO
ORDAINAGIRIEN IGORPENA

BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA (HELBIDERATU GABEAK)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa

Urte osokoak

Maiatzaren 15a

Maiatza

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa

Urte osokoak

Irailaren 15a

Iraila

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ):

Urte osokoak

Azaroaren 17a

Azaroa

Ordainagiri helbideratuak aipatu egunetan igorriko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren banku-kontura transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Ohartarazten da ezen, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Amillaon, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2505029