75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lan egutegia, 2025. urterako

Basaburuko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2025ean zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko Astelehena.

–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen Eguna.

–Maiatzaren 2a, ostirala: Tokiko pesta.

–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago Apostolua.

–Abuztuaren 15a, ostirala: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren Eguna.

–Abenduaren 8a, astelehena: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberria.

–Abenduaren 26a, ostirala: Tokiko pesta.

Era berean, baliogabetzat jotzen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako adierazitako jaiegunak.

Basaburuko Udalaren urteko lanaldiaren banaketa, 1.592 egiazko lanordu, honela eginen da:

a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30 eta 15:20 bitartean.

b) Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etik 14:00era arte izanen da.

c) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Halaber, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako eta tokiko pesta bezala beste bi egun eta 14 orduko lan poltsa. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio egun eta ordu hauek, behar adina denboraz, eta modu justifikatuan.

d) Aurreko A) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla–eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Basaburuan, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2504840