75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 19ko jakinarazpenaren aurka, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita María Jesús Ruiz Barbarin andrea Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak espezialitateko epaimahaiko buru izendatzeko erabakia, alegia, Hezkuntza Departamentuko Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 19/2025 Ebazpenaren bidez hartu zena. Izan ere, ebazpen horren bidez, epaimahaiko kideak izendatu ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 25eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María Jesús Ruiz Barbarin andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 19ko jakinarazpenaren aurka, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita María Jesús Ruiz Barbarin andrea Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak espezialitateko epaimahaiko buru izendatzeko erabakia, alegia, Hezkuntza Departamentuko Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 19/2025 Ebazpenaren bidez hartu zena. Izan ere, ebazpen horren bidez, epaimahaiko kideak izendatu ziren Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 25eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek, alegazioak aurkeztuz gero edo gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatuz gero, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute horretarako.

Iruñean, 2025eko apirilaren 3an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2505244