75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzainaren 2 lanpostu

Alkatetzaren 2025eko apirilaren 1eko ebazpen baten bidez onetsi zen San Adriango udaltzain izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Hautapen prozesua arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da San Adriango Udaltzaingoko udaltzain izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzea. Honako txanda hauetan banatuta daude, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan ezarritakoarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):

a) Lanpostu bat txanda irekian. Plantilla organikoan 9 zenbakia du.

b) Lanpostu bat igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileendako. Plantilla organikoan 17 zenbakia du.

1.2. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik, txanda irekiko lanpostuei gehituko zaizkie.

Halaber, igoera-txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera, 3 proben puntuazioa baturik (ezagutzen hautaprobako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa).

1.3. Deialdi honen bidez udaltzain izendatzen diren izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian ezarritako udaltzainen eginkizunak beteko dituzte, eta haietan aipatu eskubide eta betebeharrak izango dituzte; gainera, foru lege horretan ezarritako mailetatik C mailan sailkatuko dira.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Hautapen-prozesua honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa eta haren ondoko aldaketak; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarrean dauden legeekin bat.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izatea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide den titulu bat, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian eskuratutako tituluak edukiz gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako baztertzeko arrazoi medikorik.

e) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimenak izatea, indarrean.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpen baten bidez hartuko da konpromiso hori.

h) Haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

3.2. Igoera-txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako betebeharrez gain, igoera-txandako izangaiek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, halako administrazioetan zerbitzuak bortz urtez benetan eman izana frogatzea, salbu eta Nafarroako polizietako edo Nafarroako bertze udaltzaingo-zerbitzu batzuetako langileak, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

b) Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako bertze udaltzaingo zerbitzu batzuetako kide izanez gero, zortzi urtez baino gehiago aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

3.3. Baldintza horiek denak eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dira, 3.1.f) eta 3.1.b) oinarrietakoak izan ezik. Lehenbizikoari dagokionez, oinarrizko prestakuntza ikastarorako (deialdiaren 9. apartatuan aipatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako bete beharko da, eta, bigarrenari dagokionez, aski izanen da eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen betetzea.

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, San Adriango Udalaren erregistro elektroniko orokorraren bidez.

c) Eskabidearen eredu ofiziala deialdiaren I. eranskinean ageri da, eta eskuratuko da Erregistro Orokorrean, www.sanadrian.es helbidean, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdia argitaratzen denean.

4.2. Izangaiek aurkeztu beharreko bertze agiri batzuk.

1. Osasun ziurtagiri ofiziala, "izangaiak III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela" egiaztatzen duena.

2. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

3. Deialdian eskatutako titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

4. Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.

5. Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena izangaiak ez duela erregistro horretan aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

6. Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 30 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Ordainketa egiten ahalko da:

–Dirua sartuz edo bankuko transferentzia eginez, kontu honetan: Nafarroako Rural Kutxako ES13 3008 0055 6807 0224 5028. Kasu horretan, ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • NAN/IFZ.
  • Kontzeptua: udaltzain lanposturako oposizioa (2025).

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.

4.3. Baldin eta 4.1 eta 4.2 apartatuetan aurreikusitakoa betetzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4.4. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onetsiko duena onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

5.2. Behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, San Adriango Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

5.3. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, deklaratzeko deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta, halakorik aurkeztuz gero, horiek ebatzi ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da alkatearen ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da. Ebazpenak zehaztuko ditu hautapenaldia osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Hautapenaldi hori eginen da, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.

Era berean, onartuen eta baztertuen zerrendak, bai behin-behinekoa bai behin betikoa, interesdunen eskura egonen dira San Adriango Udalaren ediktu-taulan eta webgunean.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Osaera:

Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Marta Ezquerra Martínez, San Adriango alkatea.

–Ordezkoa: Blanca Calvo Arro, San Adriango Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Luis Miguel Besiti Arenzana, San Adriango Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: Gorka Busto Hidalga, Azagrako Udaltzaingoko burua.

–Epaimahaikidea: Nicolás Sesma Regalado (San Adriango Udaltzaingoko agente lehena).

–Ordezkoa: Ignacio Arnedo Hernández (San Adriango Udaltzaingoko agentea).

–Epaimahaikidea: langileen ordezkaria: Ángel Echeverría Azparren (San Adriango Udaltzaingoko agentea).

–Ordezkoa: langileen ordezkaria: M.ª Victoria Ayensa Resano (Udalaren Haur Eskolako langilea).

–Epaimahaikide idazkaria: Isidro López Bozal, San Adriango Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Elena Pérez Burgos, San Adriango Udaleko kontu-hartzailea.

6.2. Eraketa eta jarduna:

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien legezko ordezkoek.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat. (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikulua).

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean. (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7.–Oposizioa nola eginen den.

Oposizioaren lehen fasean proba baztertzaileak eginen dira: ezagutzei eta egoera fisikoari buruzkoak, eta proba psikoteknikoa eta medikoa; bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.

7.1. Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta webguneko deialdiaren fitxan, eta bortz eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Alegazioak telematikoki eginen dira, San Adriango Udalaren erregistro elektroniko orokorraren bidez.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

a) Lehenbizikoa: Proba teorikoa: Test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa (100 puntu gehienez). Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proban, erreserbako hamar galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere, akatsa izateagatik. Hala ere, epaimahaiaren ustez galdera oker gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko.

b) Bigarrena: Deialdi honen III. eranskinean ageri diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitza baztertzailea izanen da, lortzen den markaren arabera. Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo bertze egun batean. Kontrola egin daiteke ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialerako inprimakia, zeina ezarria baitago Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen-prozesutik baztertuko da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak xedatu bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Deialdiko III. eranskinean ezartzen diren gutxienekoak gainditzen ez dituzten izangaiei "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie eta, orobat, dopinaren kontrako kontrolen batean positiboa ematen dutenei.

c) Hirugarrena: Proba psikoteknikoa. Proba psikoteknikoak eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako (50 puntu, gehienez ere).

Aurreko a), b), eta c) apartatuetako hautaproba bakoitza kalifikatzen bukatu, eta epaimahaiak kalifikazioak jendaurrean jarriko ditu Udalaren ediktu-taulan, txanden eta guztira lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, handienetik txikienera. Halaber, bortz eguneko epea emanen du izangaiek erreklamazioak aurkez ditzaten. Behin horiek ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara, bai eta hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, betiere berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez.

d) Laugarrena: Proba medikoak: Oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaiek beren gaitasun psikofisikoak egiaztatzeko beharrezko diren proba medikoak eginen dituzte, deialdi honen 3. oinarriaren d) letran ezarritako moduan.

Osasun-azterketa hori eginen du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak edo, behar izanez gero, behar bezala akreditaturiko kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Bazterturik geldituko dira "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

7.2. Lanpostuen adjudikazioa.

Dauden lanpostu guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolarako postuak adjudikatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera txanda.

Adjudikazio ekitaldia eginen da prestakuntza-ikastaroa egin aurretik, zehazteko nork duten sarbidea bete beharreko lanpostuetarako.

Egintza horren helburua da azkenik dauden lanpostuak betetzea, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren arabera.

Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu udal bakoitzerako, guztizko puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bat igoera-txandako lanposturako izangaiena eta bertze bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera-txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako postu hutsak adjudikatzeko. Lanpostu horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituzten zerrendekin, igoera txandako lanpostuak adjudikatu zaizkienak kenduta, txanda irekiko lanpostuak betetzeko. Ekitaldi honetan postua lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko lanpostu kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.

Izangaien arteko puntuazio berdinketak ebaztea. Berdinketarik izanez gero, lehenengo proban (teorikoan) puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena.

7.3. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

7.3.1. Epaimahaiak emaitzak baloratu ondotik, oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behineko onartutako izangaien zerrenda onetsiko du, betiere lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda San Adriango Udaleko ediktu-taulan jendaurrean jarri eta handik hamabortz egun naturalean, izangaiek frogatu beharko dute deialdiaren 3. oinarriko f) eta g) baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute San Adriango Udalaren Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

San Adriango Udalak Justizia Ministerioaren Zigortu eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari eskatuko dio izangaiek aurrekari penalik ez dutela edo horiek ezereztu direla frogatzen duen agiria eta ofizioz erantsiko dio espedienteari.

–Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Armak eramateko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

Epaimahaiak, ikusirik izangaiek aurkeztutako dokumentazioa eta azterketa medikoaren emaitzak, hautapen prozesuan sortutako bajak ezarriko ditu, eta baja haiek bazterturik gelditu ez diren bertze izangai batzuekin beteko ditu, betiere proba medikoak gainditu eta eskatutako dokumentazioa aurkezten badute. Hori egindakoan, oinarrizko prestakuntzako ikastarora onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da Udalaren iragarki-taulan. Baldin udaltzainendako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinean onartutako izangairen batek ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, edo ez badu osasun-azterketa gainditzen, behin betiko zerrendan ordeztu eginen da, probak gainditu eta eskatzen diren baldintzak beteta puntuazio handiena duen izangaiarekin.

7.3.2. Praktiketako funtzionarioen izendapena.

Polizia izateko oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak dagokion udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, salbu aitzinetik Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak direnak.

7.3.3. Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta honako hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduak eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, egin badu, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ikastaro hori baliokidetzea. Hori frogatzeko egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroen edukien berdintasuna edo baliokidetza frogatzen dituena, eta baliokidetutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori interesdunak eskatuko dio Nafarroako Segurtasun Eskolari.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, bertze ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenak, edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokion puntuazioa ere emanen du.

Izangaiek, prestakuntza-ikastaroak dirauen bitartean, C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko dute, bai eta, hala badagokie, familia laguntza ere.

Bertzetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik afiliatuta badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen bertze araubide batean, horrexetan segituko baitute.

Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du galtzea oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera. Hori gertatzen bada, deialdia egin duen organoari komunikatuko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.

Osasun-azterketa bat eginen da oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen, baina, horretaz gain, ikastaroa egiten den bitartean edo hura bukatutakoan, behar diren proba mediko guztiak egiten ahalko zaizkie izangaiei, egiaztatzeko deialdiaren 3.1.d) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen segitzen dutela. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioa izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak kalifikatuko dira, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Aipatutako ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarendako.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak oposizio-lehiaketatik bazterturik geldituko dira.

8.–Proben eta prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.

8.1. Lehen probak 100 puntuko balorazioa izanen du gehienez. Probak test motako ariketa bat izanen du, II. eranskineko gaiei buruzkoa; bertan, lau erantzun eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena.

Ongi erantzundako galdera bakoitzak puntu bateko puntuazioa izanen du. Gaizki erantzundako galdera bakoitzak heren bateko balorazio negatiboa izanen du. Bazterturik geldituko dira lehen ariketa honetan 50 puntura iristen ez diren izangaiak.

8.2. Gaitasun fisikoaren probetako ariketetan, emaitzaren arabera, "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira izangaiak.

8.3. Proba psikoteknikoa 0 puntutik 50era bitarte kalifikatuko da.

8.4. Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

8.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dutenak ere bazterturik geldituko dira oposiziotik. Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarendako.

8.6. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu guztiko puntuazioak, alegia, hautapen fasean eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Izendapena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta gainditu dutenak izendatzeko proposamena igorriko du.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, udaleko organo eskudunak oposizioa gainditzen duen izangaia Udaleko funtzionario izendatuko du.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Jabetza hartzea.

Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz.

Udaltzain lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu, eta hartan alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako bertze araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea aukeratzen ahalko du.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Jarritako errekurtso guztiak eta horien ebazpena argitaratuko dira Udalaren webgunean, hautapen prozesu honetan interesdun direnei jakinarazteko ondorioetarako.

11.–Datuak babesteari buruzko informazioa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

–San Adriango Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen komunikazioa eginen da legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 LED, urriaren 30ekoa), bai eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

Izen-abizenak: .............................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia (edo nortasun agiri baliokidea): ......................., jaioteguna: ........(e)ko .........................aren .......(a), jaioterria: ............................., probintzia: .........................., nazionalitatea: ................................, egungo helbidea: herria: ....................................., probintzia: ................................, kalea: ........................................................................., zenbakia: ......., solairua: ......., letra: ....., posta kodea: .............................., telefono finkoa: ........................., laneko telefonoa: .................................., sakelako telefonoa: ..................................., eta helbide elektronikoa: ....................................................................

AZALTZEN DUT:

Eskatzen dudala onartua izatea SAN ADRIANGO UDALEKO UDALTZAINGOKO udaltzainaren 2 lanpostu (plaza kopurua handitzeko aukerarekin) oposizio bidez betetzeko deialdian.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, eta horretarako eskatutako baldintzak beteta, hurrengo txandan ere onartua izatea eskatzen dudala (markatu hala badagokio):

Librea.

Barne-igoera.

Ez dudala lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik, ez eta akats fisikorik edo psikikorik ere.

Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

Agiri hauek aurkezten ditudala eskaera honekin batera:

Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna dudala egiaztatzen duen ziurtagiri mediko ofiziala.

Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua.

Deialdian eskatutako titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena izangaiak ez duela erregistro horretan aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako baldintzetan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita egotea.

ESKATZEN DUT:

Eskabide hau ontzat har dadila eta aipatu deialdian onar nazatela, zeina argitaratu baitzen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: .............(e)ko .......................aren ..........(e)(a)n.

San Adrianen, 2025eko ………………………………aren ......................... (e)(a)n.

(Sinadura)

SAN ADRIANGO UDALA.

Datuen babesa: hemen erregistratutako datu pertsonalak San Adriango Udalak tratatuko ditu, deialdiaren 11. oinarrian ezarritako baldintza eta xedeekin.

II. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: udalerria. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. III. titulua, I. kapitulua, II. atala: udalen funtzionamendua.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: II. titulua, III. titulua eta V. titulua, II. kapitulua: administrazio errekurtsoak.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.

5.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: II. titulua: datuak babesteko printzipioak. III. titulua: pertsonen eskubideak.

6.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, hizpide duena Segurtasun Indar eta Kidegoek bideokamerak erabiltzea eremu publikoetan.

7.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. Laugarren xedapen iragankorraren eragina. IV. kapitulua. Administrazio karrera. VI. kapitulua. Administrazio egoerak.

8.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.

9.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

10.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria: I. eta II. tituluak.

11.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: I., II., III. eta IV. tituluak.

12.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua, II. kapitulua: atxiloketa. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. II. kapitulua: liburu eta paperak miatzea. III. kapitulua: idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.

13.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

14.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

15.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

16.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

17.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.

18.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

19.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

20.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

21.–Etika eta deontologia poliziala:

–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

22.–San Adriango udal ordenantza ez-fiskalak.

23.–San Adriango geografia eta historia.

24.–San Adriango kale-izendegia.

25.–San Adriango udal-mugarteko toponimia eta kartografia.

26.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.

III. ERANSKINA.–PROBA FISIKOARI DAGOZKION ARIKETAK

1.–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 40 kg gizonendako eta 22 kg emakumeendako.

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 40 kilokoa izanen da gizonezkoendako, eta 22 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen bertze edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrelaxe mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GIZONAK

30 BAINO GUTXIAGO

EMAKUMEAK

30 BAINO GUTXIAGO

2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerileku ertzetik atera behar da, irteera-plataformara igo gabe.

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 42 segundo gizonendako eta 48 segundo emakumeendako.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako bertze tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metroko beste tarte bat itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ez da igoko inolako irteera-plataformatara edo euskarritara.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi izanen da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GIZONAK

42" EDO GEHIAGO

EMAKUMEAK

48" EDO GEHIAGO

3.–Erresistentzia-proba (Cooperren testa).

Deskribapena: lasterka, 12 minutuan ahalik eta tarterik luzeena egin beharko da.

Abiatzeko jarrera: zutik, irteera-marraren atzean.

–Gizonezkoak, 2.500 metro baino gutxiago (hamabi aldiz zirkuitua), ez gai; 2.500 metro edo gehiago (hamabi aldiz zirkuitua), gai.

–Emakumezkoak, 2.200 metro baino gutxiago (hamaika aldiz zirkuitua), ez gai; 2.200 metro edo gehiago (hamaika aldiz zirkuitua), gai.

ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GIZONAK

2.500 metro BAINO GUTXIAGO

EMAKUMEAK

2.200 metro BAINO GUTXIAGO

4.–Behe-atalaren indar- eta potentzia-proba (luzera-jauzia).

Azalpena: ariketa honen helburua da gorputzaren behe-atalaren indarra eta potentzia baloratzea.

Adierazitako marran geldirik jarrita eta oinak elkarturik (gehienez, 10 cm bananduak), izangaiak jauzi bat eginen du aurrerantz, ahalik eta distantziarik luzeena egitea lortzeko.

Zilegi da orpoak apur bat goratzea, eta erortzean tokiaren gainean gelditu beharko da, orekari eutsiz eta oinak mugitu gabe, haiek bermatutakoan.

Gehienez ere hiru saio egiten ahalko dira, ondoren azaltzen den moduan. Aurreneko bi saioak libreak izanen dira, eta egiten ahalko dira lehenbizikoa ez baliogabetu arren; horietatik, distantzia luzeena zeinetan lortu den, horixe hartuko da kontuan. Hirugarrena ez da horien jarraian eginen, eta lehenbiziko biak baliogabetu baldin badira soilik eginen da.

Baliogabetzeari dagokionez, hauek hartuko dira halakotzat:

–Ez da abiada hartzeko urratsik eginen jauzi aurretik.

–Behin oinak lurretik bereizirik, ezin izanen dira berriz bermatu azken bulkada hartzeko.

–Debeku da marra zanpatzea bulkada hartzeko unean.

–Erori ondoko lehen bermakuntzan, bi oinak aldi berean bermatu beharko dira.

–Jauzia baliogabetu eginen da, izangaiak oinak mugitzen baditu erori ondoren.

–Jauzia baliogabea izanen da, izangaiak eskuak lurrean bermatzen baditu erori ondoren.

Ariketa baloratzeko, lurrean markatutako marratik eginiko distantzia hartuko da kontuan.

Puntuazioa: ariketa baloratzeko, lurrean markatutako marratik eginiko distantzia hartuko da kontuan:

PUNTUAZIOAK ERREPIKAPENAK

EZ GAI

GIZONAK

1,80 metro BAINO GUTXIAGO

EMAKUMEAK

1,60 metro BAINO GUTXIAGO

IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo,
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo,
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsirik eza.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Mintzamena.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterreko ihesa.

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bertzelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bertzelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bertzelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Bertze nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta bertze nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Aparatu genitourinarioa.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-inkontinentzia.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison-en gaixotasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen bertze nahasmendu batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Diabetes mellitusa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, ondorio funtzionalengatik eta kokapenarengatik.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren bertze nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bertzelakoak.

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 25).

15.–Ohar orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren bertze edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.

Iragarkiaren kodea: L2505003