2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Goranzko doikuntzak, 2025eko ekitaldiko Lagunak Udal Zerbitzuaren aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen goranzko doikuntzak egitea (2. espedientea) 2025eko ekitaldiko Lagunak Udal Zerbitzuaren aurrekontu luzatuan.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Barañainen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2504849