2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
Herri-baratzea adjudikatzea herritarren artean
Añorbeko Udalak, 2025eko martxoaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat hastea, herri-baratzea eta etxola adjudikatzeko (2. poligonoko 256. herri-lurrean daude).
Hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bizilagunek aukera izanen dute (baldin betetzen badituzte beharkizunak eta baldintzak, ezarrita daudenak Añorbeko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan) aurkezteko eskabidea eta ordenantzaren 25. artikuluan eskatzen den dokumentazioa, edo horren gaineko zinpeko aitorpena.
Añorben, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2504921