2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Kirol eskolen tarifak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Honen bidez, aditzera ematen da ezen, Eguesibarko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea Kirol eskolen tarifak arautzen dituen udal ordenantza. Aldaketa izanen da gimnastika erritmikoko, xakeko eta taekwondoko kirol-modalitateetarako, baldin eta egun bakarreko entrenamendua duten taldeak eratzen ahal badituzte kirolari gazteenentzat edo maila apalekoentzat.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2504891