75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2025erako

Villatuertako Udalak adierazten du 2025eko apirilaren 30ean bukatuko dela borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako (2025eko zirkulazioaren gaineko zerga).

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal diruzaintzan ordaintzen ahalko dira, edo bestela Nafarroako Rural Kutxak Villatuertan duen bulegoan.

Ordainagiri helbideratuak 2025eko apirilaren 15ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legez ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2504978