1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 19/2025 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako) eta/edo epaimahaikide gisa parte hartzeko dispentsa- edo abstentzio-eskaera ezestearen aurka.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da eranskinean aipatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 27ko 19/2025 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako) eta/edo epaimahaikide gisa parte hartzeko dispentsa- edo abstentzio-eskaera ezestearen aurka.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek, alegazioak aurkeztuz gero edo gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatuz gero, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute horretarako.
Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK
MARIA JOSE CASANOVA ESPARZA
FARINAZ FIROOZ ABIZADEH
RAQUEL ORTEGA ILARREGUI
MANUEL CARLOS QUINTANA FUERTES
GIACCHI URZAINQUI, GERALDINE
BEATRIZ CIORDIA JIMENEZ
MIRIAN NAPAL LECUMBERRI
EMILIO GARRIDO RIVAS
MARIA CONSUELO MANDADO VILLANUEVA
Iragarkiaren kodea: F2504970