1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
902/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 104 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuak daude. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 578E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko abenduaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 342/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izendapenaren ondoren, José Miguel Subies Flamarique, Adrian Lozano Casarrubios eta Daniel Martínez Ogalla jaunei borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako. Beraz, hutsuneak bete behar dira gainditutakoen zerrendako hurrengo izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2025eko martxoaren 6an, deialdiaren web-fitxan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:
LORENZO LÓPEZ, RAUL
PÉREZ MOZAS, MARÍA
MARGALLO REMÓN, FRANCISCO JAVIER
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta García Orcoyen Ospitaleko eta Reina Sofía Ospitaleko langileria zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko martxoaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | HERRIA |
Ir. | LORENZO LÓPEZ, RAUL | 64423 | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Ir. | PÉREZ MOZAS, MARÍA | 71334 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | MARGALLO REMÓN, FRANCISCO JAVIER | 69851 | GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Iragarkiaren kodea: F2504601